Etiketa: Iritzia

  • Elkartasuna funtsezkoa da

    Maider Etxebeste Ormazabal. Familia eta ikastetxea dira haurraren sozializazio eragile nagusiak, eta haien heziketaren arduradunak. Bi eragile horiek eskutik joan behar dute haurraren garapen pertsonal eta akademiko aberatsa lortzeko. Horregatik aipatzen dugu, behin eta berriz, familiak eta eskolek elkarlanean aritu behar dugula geure seme-alaben heziketa partekatuz.  Familiek konfiantza sentitu behar dute euren seme-alabentzat aukeratu duten…

  • Jolasa oso gauza serioa da!

    Iratxe Lopetegi Suarez. Jolasa putzuetan salto egitea da. Jolasa irakurtzea da. Jjolasa dorreak eraikitzea eta botatzea da. Jolasa leihotik begira egotea da. Jolasa sabelean kilimak egitea da. Baina, batez ere, jolasa oso gauza serioa da. Eta ez dakit zergatik, baina susmoa dut, jolasari eskaintzen zaion denbora galdutzat ematen dugun denbora dela, sarritan.  Presaz jositako gizarte…

  • Artikulo txiki bat

    Beatriz Garcia Benitez. Kaixo, lagunok!  Donostiako ospitalean jaio nintzen duela 40 urte. Nire gurasoak erdaldunak dira.  Nire ikasketak gazteleraz egin nituen. 18 urtekin erabaki nuen euskara ikastea. Bide luzea izan da egoeragatik zaia jarraitzen du izaten.  Beste batzuk jakin arren, hizkuntza galdu dute egoeragatik. Orain dela gutxi euskaldun berri bezala artikulu bat idaztea eskatu didate. …

  • Lezo Berriro Euskaldun

    Iker Salaberria Urkizu. Gogoan dut Lezoko Euskararen Plan Estrategikoa osatzeko dinamizatzaile taldean parte hartzeko proposamena jaso nuen eguna. Gogotsu heldu nion Lezo Berriro Euskaldun izendatu genuen erronkari. Garai biziak ziren herrigintzan. Ez zen denbora asko Bai Euskarari ekitaldia egin zela Euskal Herriko bost estadioetan. Lezon, berriz, Euskal Herrian Euskaraz, Orratx!, AEK, Ikastola, Eskola… bizi-bizi zebiltzan;…

  • Euskaldun Berri

    Juli del Sol Bermejo. Oinarrizko komunikaziotik haratago, ikasten dugun hizkuntzak esanahien dimentsio berri baten atea irekitzen du. Ohiturei, kulturari edo folkloreari buruz dugun ulermena ñabardura berriez betetzen da, eta hitz egiten duen herriaren nortasunaz blaitzen gara. Eta hori izan zen niri gertatu zitzaidana. Euskara ikasteari ekiten nionean, konturatzen nintzen ikasten nuen hitz bakoitzak esanahi berria…

  • Diruaren inbasioa

    Mara Urkizu Arocena. Ingurumen zientzialariok baso naturalen balioa, eta horien kontserbazioa kontuan hartzen, eta errespetatzen ikasten dugu. Espezie inbaditzaileei aurre egiteko teknikak ikasten ditugu, inbasioak saihesteko programak sortzen, eta horiek kontrolatzeko arauak diseinatzen. Baina, eukaliptoa Eucalyptus globulus) aipatzen denean, eztabaida sortzen da. «Epezie inbaditzaileak gizakiak ekosistema arrotz batera eramaten dituen, eta bertako protagonista bilakatzen diren…

  • Kale Garbiketak

    Ager Arrieta Martikorena. Kale margoketek alda al dezakete herri baten itxura? Nik baietz esango nuke, eta hobera gainera. Ezagunak izan dira Lezoko muralak eskualdean, autobiaren aurkakoa herri sarreran edo Jaizkibelgo militarren presentziaren aurkakoa herri irteeran. Egun, tamalez, desagertuta daude. Baina beste batzuk etorri dira gurera, eskolan Judas Arrietarekin batera ikasleek landutakoak edo M8koa, kasu. Kale…

  • Orratxen Ibilbidea

    Mertxe Larrea Garmendia. 1998. urtean hasi ginen antzerkiarekin. Hasieran bost «inuxente» elkartu ginen, eta paperak banatu, ikasi eta entseguak egiten hasi ginen, baina ez genuen inondik inora ere argirik ikusten. Izan ere, bost «jakintsu» ginen, denok genuen zer esana: batek, «zuk hori horrela egin beharko zenuke» esanez; beste batek, ezetz, horrela ezetz, honela egin beharko…

  • Kontrol Soziala

    Unai Tolosa Pontesta. George Orwell-en 1984 urtetik 37 urte pasa diren arren, ez gara iritsi Georgek irudikatutako egoera hartara. Egungo egoera distopikoan kontrol handiago adute Amazonek, Applek, Googlek eta Microsoften erako enpresek «Anaia Handi» bilakatutako estatuek edo alderdiek baino. Kontrol soziala izugarri hazi da pandemiaren aitzakian. Poliziak ikusi ditugu euren guda taktikak probatzen, eta herriak…

  • Memoria. Herriaren hari gidari

    Joxe Luix Agirretxe Mitxelena Gure oroimen «hurbila» osatzen duten memoriaren txatalek –argazki, dokumentu, audio, bideo, marrazki, idazki eta abarrak–, eta Google eta Microsoft bezalako korporazio handiek bahituta dituztenez sasoi honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da, akaso, memoria diakronikoaren edo historikoaren garrantzia azpimarratzea. Izan ere, «historikoa» izenondoa, erabiliaren erabiliaz, hustuta darabilgula esango nuke. Historikoa ez da nabarmena…