Egilea: admin
-
Ola-Ola – Ile pub(l)iko
Ile pubikoak genitalen eremuko gorputz-ileak dira, eta bai gizonengan eta baita emakumeengan ere, hainbat funtzio betetzen dituzte. Hori dela eta, ez da erabateko depilazioa gomendatzen, baina adituek ile horren bolumena jaistea erabaki daitekeela diote, betiere horrek erosoago sentiarazten bazaitu, noski. Ile horiek hiru funtzio nagusi betetzen dituzte… …Sexu-harremanak dirauen bitartean, eremu genitalaren kalteak saihestea, eta…
-
Xalala – Ezkurrak Uzkur
Pazienteak ezintasuna du sexu bidez ugaltzeko. Itxuraz, ongi dago, baina zerbaitek huts egiten du. Eritasunen bat? Adin batera iristerakoan, xarma berezia du nork bere antzekoak mundura ekartzeak, bizi zikloaren parte da. Zeregin ekidin ezina bihurtzen da askorentzat, eta jokoan ez sartzeko borondatea dutenek ere zeharka begiratzen dute besteen ugal arrakasta. Etsita dago pazientea, eta arazoaren…
-
Ainhoara – Antonio Pildain Zapiain
Ezer baino lehen, eskerrak eman nahi dizkiegu Lander Zurutuza Lezoko liburuzainari eta Joxe Juan Ugalde kazetariari, haiek lagundu baitigute Antonio Pildainen biografian arakatzen. Antonio Pildain Zapiain 1890eko urtarrilaren 17an jaio zen Lezon. Aita itsas-pilotua eta ama irakaslea zituen. Erroman Teologia doktoretza egin zuen. Bertan apaiztu, eta Gasteizko apaiztegian izan zen irakasle. Bost katedra eskuratu zituen.…
-
Kulturbistak – Lezo’ko baserriak oroitu ditzala herriak
Aita, Javier Salaverria Salaverria, Lezokoa genuen, eta jakina da zenbat maite zuen bere herria. 1971n Lezoko baserri gehienei argazkiak atera zizkien, eta album bat sortu. Guk album zahar hori etxean bueltaka ezagutu dugu. eta aitarekin hainbatetan irudikatu genuen, moduren batean edo bestean, egindako lan horrek herrira itzuli beharko lukeela. Amak, Marisak, aitaren «altxor» guztiak txukun…
-
Kulturbistak – Irati
Urtzi Labordeta. Juan Luis Landa lezoarraren eta Joxean Muñozen «IRATI» komikian oinarrituta dago Paul Urkijoren pelikula. Euskara ardatz izango duen film honetan Eneko Sagardoy, Itziar Ituño eta Ramon Agirre ikusiko ditugu, azaroaren 18tik aurrera zinemetan. VIII. mendean gertatutakoak kontatzen ditu, eta, orduan, Carlomagnoren armada Pirineoak zeharkatzen ari da. Bailarako liderrak mitologiako jainkosa bati etsaia garaitzeko…
-
Kulturbistak – Doce C
Aitor Salaberria. Biba zuek telebista saioan eman zuten haien burua ezagutzera, eta ordutik hainbat zuzenekotan sekulako indarra erakutsi du DoceC hirukoteak. Rap doinuekin ari dira pixkanaka-pixkanaka euskal eszena konkistatzen, eta horretarako bidelagun dute abeslarien ahots tinbreen konbinazio berezia. Izan ere, banaka baino, batera abestean sortzen dute nortasun handiko zera hori. Filosofiari erreferentziak konstateak dira haien…
-
Elkarrizketa – «Handitasunak ez dit erosotasunik eskaintzen, anonimotasunak bai» – Pau Goienetxea Urkizu
Donibanen sortu zen Pau Goienetxea Urkizu, 2003an, eta Lezora etorri bizitzera 14 urterekin. Egun itzulpegintza eta interpretazioa ikasten ari da, frantsesa eta ingelerarekin (Universidad Complutense de Madrid). Gizarteko arau ugari puskatu, eta genero kateetatik aske bizitzeko egindako hautuagatik egin diogu elkarrizketa. Ez bitar eta gay definitzen du bere burua sailkatzeko eskakizunei hitz gutxitan erantzuteko, ezin…
-
Ez gaitezen ez zapalduak ez zapaltzaileak izan!
Deikun Astarloza Berrotaran. Lezon, beste toki guztietan bezala, zenbait zapalkuntza, genero eta orientazio disidentzia pairatzen ditugu. Gizartean zein gure oinarrietan sakon barneratuta ditugun arren, aldaketak geroz eta nabarmenagoak dira, eta indar handiagoarekin ikus ditzakegu. Diskriminazio horiek lantzeko, oinarrira joan, ikasitakoa zalantzan jarri, gure pribilegioak onartu, autoezagutza eta autokritika landu, eta enpatiari garrantzi handiagoa eman behar…
-
Alopezia
Aintzine Gaztelumendi Cuesta. Egunerokotasunean pairatzen ditugun baldintzen ondorioak denon gorputzetan gorpuzten zaizkigu. Estresa, antsietatea edota urduritasuna ditugunean sortzen zaizkigu granoak, orbanak, elikadura-nahasteak, loaren gaineko nahasmenduak… eta nire kasuan, alopezia. Alopeziak ilearen galera ekartzen digu, eta gorputzeko zenbait ataletan eragin dezake, baita gorputz osoan ere. Gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Gizonezkoen kasuan oso ohikoa da, normalizatuta dago. Izan…
-
Bakean dagoena bakean utzi
Idoia Lopez Gonzalez. Behin eta berriz elkarrizketa berdina izaten dudala jabetzen hasi naiz. Ni oso pozik nago nire buruarekin, eta gaur egun egiten ari naizenarekin. Baina jendea? Zer gertatzen zaio jendeari? Zerk kezkatzen ditu ni gustura banago? Bizi garen gizartean ez dago emakumeentzako nahiko tokirik, mugatuta gaude handik eta hemendik, eta horrela bizitzeko adoktrinatu gaituzte.…