Etiketa: Iritzia

  • Alopezia

    Aintzine Gaztelumendi Cuesta. Egunerokotasunean pairatzen ditugun baldintzen ondorioak denon gorputzetan gorpuzten zaizkigu. Estresa, antsietatea edota urduritasuna ditugunean sortzen zaizkigu granoak, orbanak, elikadura-nahasteak, loaren gaineko nahasmenduak… eta nire kasuan, alopezia. Alopeziak ilearen galera ekartzen digu, eta gorputzeko zenbait ataletan eragin dezake, baita gorputz osoan ere. Gizonezkoetan zein emakumezkoetan.  Gizonezkoen kasuan oso ohikoa da, normalizatuta dago. Izan…

  • Bakean dagoena bakean utzi

    Idoia Lopez Gonzalez. Behin eta berriz elkarrizketa berdina izaten dudala jabetzen hasi naiz. Ni oso pozik nago nire buruarekin, eta gaur egun egiten ari naizenarekin. Baina jendea? Zer gertatzen zaio jendeari? Zerk kezkatzen ditu ni gustura banago? Bizi garen gizartean ez dago emakumeentzako nahiko tokirik, mugatuta gaude handik eta hemendik, eta horrela bizitzeko adoktrinatu gaituzte.…

  • Ze guap@ zauden

    Brais Sanchez Casar. Estereotipoen gainean idazteko esan didate. Pentsatzen jarrita, askotariko adarrak izan arren, argaltasun-loditasun dikotomia datorkit burura. Seguru aski inguruko pertsonengatik gertatzen zait, norbere burua ukitzen duten gaiek eragiten digutelako hausnarketa, akaso. Estereotipoek guztioi eragiten diguten arren, muturreko arazoak dituzten pertsonak izan ditut inspirazio iturri. Eta, era berean, pertsona horiek pairatzen duten errealitateaz tentuz…

  • Ikasketa automatikoa

    Aitzol Saizar Viaña. Azken urteotan asko entzun da adimen artifizialak gizarteari onurak edo kalteak ekarriko ote dizkion, baina zer da? Adimen artifiziala izaki bizidunen prozesu arrazional eta deduktiboak burutzeko makina baten gaitasuna da. Sarritan, ordea, gizakiaren pentsaera gailu informatikoen bidez lortzea izaten du helburu zientzia honek.  Haren adarretako bat ikasketa automatikoa da, eta esperientziatik ikasteko…

  • Zaborbor

    Elene Telletxea Yarzabal, Izaro Olaziregi Legorburu, Izaro Gurrutxaga Etxeberria, Laida Martinez de Arenaza Belaustegi. Hau al da zuen seme-alabei utzi nahi diezuen herria? Galdera sakona dela iruditzen zaigu, baina erantzuna kezkagarria izan daiteke. Izan ere, Lezoko organiko hondakin kopurua 637.870 kg dira, papera eta kartoia 404.783 kg, 237.420 kg plastikoa, eta, azkenik,   467 kg…

  • Pausoz pauso berdintasunerantz

    Maialen Pikabea Huete. Duela hilabete batzuk martxan jarritako korrika saioak fruitua ematen hasi dira. Lehenik San Silvestrea (3,5km), ondoren Lilatoian (5km), eta,  azkenik, 2022ko korrikan parte hartuko dugu. Astelehenero biltzen gara, Koldobike Gezala pilotalekuan, arratsaldeko 19:00etan. Otsailetik aurrera, gainera, bitan bildu gara, astelehen eta asteazkenetan. Ez zaigu axola euria, hotza edo beroa egiten duen, gu berdin…

  • Hilekoa erdigunean

    Maddi Etxebeste Ormazabal. Gaur egun ezinbestekoa beharko luke hilekoaren higienerako produktuak doan eskuratzea, eta, horrez gain, erabilera bakarreko konpresa eta tanpoiez aparteko higiene-modu alternatiboak ezagutaraztea.  Alde batetik, garrantzitsua da jakitea erabilera bakarreko konpresek eta tanpoiek kimikoak dituztela (lurrin desodoranteak, rayon, dioxinak, pestizida-hondakinak…) eta horiek bakterientzat esparru ezin hobea sortzen dutela hezetasunaren ondorioz. Bestalde, gehiago ezagutarazi…

  • Lezok Jaizkibel

    Joseba Etxegoien Errandonea. Nahi duzunari buruz idatz dezakezu artikulua, baina Lezo-Jaizkibel lasterketaren inguruan idatz zenezake, nahi izanez gero. Horrela hasita, bistan da baldintzapeko askatasunean sortutako artikulua izango dela hau. Lasai Nahikari, ez diot inori esango mezua zuk bidalia denik. Lasterketari begiratuta, urte hasierako asmoek zenbateko iraupena izaten duten aipa dezaket, Urteberri-egunean ziurtasun osoz izena emandako…

  • Ba al dago besterik?

    Xabi Pikabea Lertxundi. Imagina al dezakezu programa, gradu, klase, azterketa, nota, konparazio eta lehiakortasunik gabeko heziketarik? Bai zera! Hori desastrea! Haur horiek, gero, nola moldatuko edo egokituko dira hezkuntza sisteman eta egungo gizarte ereduan? Ez dira prest egongo. Jakitunek erabaki zuten aspaldi egungo heziketa ofizialean bete beharreko curriculuma, burua ezagupenez gainezkatu arren. Ba, bai. Ahal…

  • D-tik mundura

    Irati Aranburu Salaberria. Herri Eskolan hirugarren promoziokoa. Gu baino bi urte zaharragoak ziren lagunek ekin zioten, guraso  eta irakasle konprometituei esker, Lezon euskara hutsean eskolatzeari. Gu, Juani andereñoarekin. A zer nolako kuadrila jatorra! Gehienak euskaldunak; gutxi batzuk etxean gaztelania besterik ez zutenak; baten bat haur eskolan euskaldundutakoa. Bai, agian ahaztua dugu, baina «bazen behin» edo…