Kategoria: 6. Zenbakia

  • Hilekoa – Ola Ola

    Sexualitatearen ikuspuntutik, emakumearen bizitza hiru etapa nagusitan banatzen da. Menarkia emakumezkoek izaten duten lehen hilekoari esaten zaio. Haurtzarotik etapa emankorrera bost eta hamar urte bitarte igarotzen dira, eta menarkiak, trantsizio-aldaketa hori markatzen du sinbolikoki, nerabezaroa, hain zuzen. Aldaketa horri arreta bereziarekin lagundu behar zaio, oso garrantzitsua baita. Bizi etapa aldaketak sinbolikoki markatzen dituzten beste gertaera…

  • Xalala (6)

    Haren magala dugu bizileku. Hurrera begiratu, eta tolesdurak, haran bihurriak eta ibar nimiñoak ditu itsasoan urtzen. Jaizkibel. Gibeleko aldi guztietan bezala, baina aitzinetik sekula erreparatu gabeko eran. Zer du kontatzeko hareazko menditzarrak? Iraganean du sorrera. Txoriek hortzak zituzten artean, eta Iberiar penintsula uharte sorta bat zen. Europaren eta irlen artean, berriz, itsasoa. Ez pentsa oso…

  • Nekazariak gara, baratzazainak

    Nekane Tomasena Elorza eta Josetxo Lucas Arza «Lurraren Orena» taldeko kideak dira. Ekologikoki ekoizten dute, baina, zehazki, agroekologiaren filosofiaren baitan aritzen dira lanean. Agroekologia bukatzen ez den prozesu bat da, amalurrarekiko galdutako kontaktua berreskuratzearekin lotutakoa. Horregatik, lurraren ziklo naturalak errespetatzen ahalegintzen dira, baita gizartea eta kontsumitzaileak kontuan hartzen ere.  N.T.E: Nekazariak gara, zehatzago esanda, baratzezainak.…

  • Mikele Ibarra Mutuberria – Ainhoara

    Mikele Ibarra Mutuberria (Zubieta, 1907-12-19 / Lezo, 1994-06-19) aurreko mende hasieran Zubietan sortu bazen ere, oso gazte etorri zen Errenteriara zerbitzari. Bertan Juan Mendizabal Lasa pilotaria tolosarra ezagutu zuen, gudari izandakoa gerra garaian. Gizonak lezoarrekin harreman estua zuen, eta, beraz, ezkontza-agiriaren arabera, Lezora ezkondu ziren 1942an. Bikotea San Pedro auzoan bizi izan zen, arkupetik sartu…

  • Kontrol Soziala – Iratitik

    Ez zaizkigu errepikapenak gustatzen. Dena delakoa egiten, onenak izan nahi dugu. Are gehiago herri batek sortzen duen unibertsoan. Munduko herririk onena. Zaharrena. Mitologiarik aberatsena duena.  Hizkerarik politena. Inguruko jairik onenak. Futbol talderik arrakastatsuena. Tabernarik onenak. Kroketarik goxoenak.  Denboraren eskutik dator aldaketa. Arkitekturak, literaturak, hizkuntzak, arteak… ederki islatzen du denboraren aztarna. Garai batean normala zena, beharbada,…

  • Victor Fernandez Otxoa

    Telmo eta Janire. Victor Fernandez Otxoa 1936. urtean jaio zen Ekalan, Nafarroan. Haren ama Irene, Jose Luis eta Ana Mari seme-alabekin, eta hirugarrenaren esperoan, Errenteriatik amaren jaioterrira (Ekalara) joan ziren udako egun batzuk pasatzera. Militar faxistek Errepublikaren kontra estatu kolpea eman zuten 1936ko uztailaren 18an. Horren ondorioz, Ekalan gelditu behar izan zuten, eta han jaio…

  • Trapujaleren iragana eta oraina

    Joseba Aurkenerena Barandiaran Lezok ongi merezi zuen berezko inauteri bat, frankismoaren garai tristean lapurtutako nortasuna berreskuratzeko, eta Trapujalek horretarako aukera eman zion.  Zeorri! aldizkarikoek gonbidaturik artikulu hau idazteari ekin diot, eta luma eskuan hartu orduko, oroitzapenak eta adiskideak gogora etorri zaizkit trumilka. Artikulu honek biziki momentu goxoak gogorazi dizkit, eta hori dena eskertu nahi diet…

  • Kontrol Soziala

    Unai Tolosa Pontesta. George Orwell-en 1984 urtetik 37 urte pasa diren arren, ez gara iritsi Georgek irudikatutako egoera hartara. Egungo egoera distopikoan kontrol handiago adute Amazonek, Applek, Googlek eta Microsoften erako enpresek «Anaia Handi» bilakatutako estatuek edo alderdiek baino. Kontrol soziala izugarri hazi da pandemiaren aitzakian. Poliziak ikusi ditugu euren guda taktikak probatzen, eta herriak…

  • Memoria. Herriaren hari gidari

    Joxe Luix Agirretxe Mitxelena Gure oroimen «hurbila» osatzen duten memoriaren txatalek –argazki, dokumentu, audio, bideo, marrazki, idazki eta abarrak–, eta Google eta Microsoft bezalako korporazio handiek bahituta dituztenez sasoi honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da, akaso, memoria diakronikoaren edo historikoaren garrantzia azpimarratzea. Izan ere, «historikoa» izenondoa, erabiliaren erabiliaz, hustuta darabilgula esango nuke. Historikoa ez da nabarmena…

  • Zaindu maite duzun hori…

    Mireia Cuesta 2020 urte zaila izan denik ezin dugu uka, gogorra begiratzen dugun aldetik begiratuta. Hankaz gora jarri da gure bizimodua, normaltzat genituen gauzen erdiak egiterik bagenu sikiera, kontent ginakeela esango nuke urtebete pasa den honetan. Ingurura begiratu eta mugak eta debeku hitzak besterik ez ditut antzematen; besarkadarik ez, kontaktu fisikoa gutxitu, harreman soziala murriztu,…