Euskaldun Berri

Juli del Sol Bermejo.

Oinarrizko komunikaziotik haratago, ikasten dugun hizkuntzak esanahien dimentsio berri baten atea irekitzen du. Ohiturei, kulturari edo folkloreari buruz dugun ulermena ñabardura berriez betetzen da, eta hitz egiten duen herriaren nortasunaz blaitzen gara.

Eta hori izan zen niri gertatu zitzaidana.

Euskara ikasteari ekiten nionean, konturatzen nintzen ikasten nuen hitz bakoitzak esanahi berria zuela, ez zen gaztelaniaren baliokide zehatza. Ama, aita, laztana… nire baitan zerbait desberdina eta sakona sentitzen nuen euskaraz ahoskatzean. Eta horrela ikasten nituen hitz guztiekin.

Jendea modu ezberdinean ezagutzen hasi nintzen, sentimendu berri batekin. Egunetik egunera gero eta atxikiagoa sentitzen nintzen euskal herri honi. 

Eta dena hizkuntzari esker! Euskarari esker!

Urteak joan urteak etorri, euskaltegira joaten jarraitzen dut, nire tokirik gogokoena da. Egunero gozatzen dut ikaskideekin. Irakasleak euskararen irakaskuntzara dedikatutako pertsonak dira. Ikasleen aurrean jartzen direnean, denbora ahazten dute. Irakasteaz gain, eskolak atseginak eta dibertigarriak egiten dizkigute. Eskuzabalak eta engaiatuak, egin beharreko ahalegin guztiak egingo dituzte ondo ulertu eta ikasi dugula bermatu arte. Gurekin batera gozatzen dute aurrera egiten ikusten gaituztenean. Une oro aurreratzen ari garela ikusarazteko gaitasuna dute, ikasten dugun hitz bakoitza lorpen pertsonal bat dela sentiarazten digute. 

Harro nago herri hau ezagutzeko zortea izan dudalako, eta hizkuntza bera hitz egin ahal izateagatik, Euskaldunen berotasuna sentitzen dut euskaraz hitz egitean, nire ahalegina aitortuz.

Eta hau guztia da neuretzat  EUSKALDUN BERRI IZATEA.


Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude