Zaborbor

Elene Telletxea Yarzabal, Izaro Olaziregi Legorburu, Izaro Gurrutxaga Etxeberria, Laida Martinez de Arenaza Belaustegi.

Hau al da zuen seme-alabei utzi nahi diezuen herria? Galdera sakona dela iruditzen zaigu, baina erantzuna kezkagarria izan daiteke. Izan ere, Lezoko organiko hondakin kopurua 637.870 kg dira, papera eta kartoia 404.783 kg, 237.420 kg plastikoa, eta, azkenik,   467 kg errefuxa, gutxi gorabehera. Ikus dezakegunez, plastikoa eta errefuxa gutxien ekoizten diren hondakin motak izan arren, horien kantitateak murrizten saiatu behar dugu. Datu horiek oso larriak iruditzen zaizkigu; izan ere, alde batetik, errefuxa birziklatu ezin den hondakina da, eta dena erre edo zabortegietara eramaten da. Bestalde, plastikoaren %20 besterik birziklatzen ez denez, gainontzekoa itsasora eta zabortegietara joaten da. Honen guztiaren arrazoia herritarrok ondo birziklatzen edo zaborraren kudeaketa ondo egiten ez dugulako izan daiteke, beraz, hemen dauzkagu baliabide edo irtenbide batzuk kontu hau arazo handi bilaka ez dadin.

Hondakinak murriztetik has gaitezke, erosketak egiten ditugunean, dena bilduta erosi beharrean eta, adibidez, erosketaren amaieran plastikozko poltsak erabili beharrean, etxetik eraman ditzakegun taper edo telazko poltsa berrerabilgarriak erabil ditzakegu. Bigarrenik, plastikoz osaturik dauden materialak berrerabiltzen saia gaitezke, hainbat gauzatarako. Eta azkeneko aukera, ahalik eta gehiena birziklatzea izango litzateke. Herritarrok ere herri mailan zenbait ekarpen egin ditzakegu, ikusten dugun edozer gauza edo  bururatzen zaigun edozein ideia, gure artean eztabaidatu, iritzi desberdinak jaso eta Udalari helarazi diezazkiokegu, dituzten baliabideekin edozein arazori irtenbidea bilatu ahal izateko.


Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude