Kategoria: 10. Zenbakia

  • Xalala – Plastikozko bizitza

    Itsaso zakarrak behin eta berriz jotzen du Jaizkibelgo bazterra. Aparra joan eta aparra etorri, ezkutuan gordetzen ditu marearteko sekretuak, begirada maltzurretatik libre. Bizkaiko Golkoan nekez ikus daitezke tamainako labarrak edo itsasertzeko arroka multzo basatiak, eta izango da bizileku horretako bitxikerien mireslerik, tarteka urperatzen hura ere.   Eskualdeko adinekoenek ziur jakingo dutela nola aritzen ziren garai batean…

  • Iratitik – Gonapekoak

    Larunbata da, baina hasi berri duen lanbidea burutik ezin kendu dabil Ilargi. Eraikuntza-enpresa bateko arkitektoa da, hamabi arkitektotan emakume bakarra. Behar adina ikasketa badu ere, bere lankide Diegok baino diru gutxiago irabazten du Ilargik. Legamia-fabrikan gustura aritu zen lanean Xebastiana, harik eta ezkondu zen arte, 1957tik aurrera, Francoren aginduz, ezkondutako emakumeek debekaturik baitzuten etxetik kanpo…

  • Ainhoara – Xanti Zabalak 7. Korrikari jarriak

    Erokeria ederrik munduan bada, hori Korrika da. 22. edizioa Euskal Herriko bazterrak nahasten ariko den garai bertsuan beteko dira hamar udaberri Xanti Zabala Lexo zendu zenetik. Garai ederra bertso hauek Lezoko Portua webgunetik paperera ekartzeko. Datozen hitzak, beraz, Joxe Luix Agirretxe Mitxelenari ebatsi dizkiot. Ondoko bertso hauek Xanti Zabala Lexok bota zituen 7. Korrikaren herriko…

  • Lezoar  Emakumea eta herri borroka

     Agustina Pontesta. Feminismoaren goraldian gauden honetan, askok uste ez izan arre,  ibilbide luzea izan du gaurdaino, mendeetako ibilbidea alegia. Aldian aldian, eta  poliki-poliki  emakumeak sufritu duen edozein diskriminazioren aurka eramandako borroka izan baita, feminismoaz ezagutzen dugun hau. Beraz, arestian nioen gisa eta bizpahiru mendeetako borroka ondoren, XX gizaldiaren hasieran, eta ezagunena gertutasunarengatik agian, Lezoko (eta…

  • Korrika serio demonio…

    Korrika serio demonio…

    Imanol Esnaola Arbiza. Gutxi izango dira gure herrian KORRIKA bezain ekitaldi bateratzaileagoak. KORRIKA barrutik bizi beharra dago. Ezker-eskuin begiratuz gure ondoan pozarren hamaika herritar ikusten dugu KORRIKAri kilometroak eginarazten. Zeri zor zaio, ordea, KORRIKAk eragiteko duen gaitasun hori? Oxigenoa euskararen herriarentzat AEK-k indarra hartu zuen garaia ez zen erraza euskal hiztun herriarentzat. Espainiako hainbat erregimenek…

  • Mendia armadaren gatibo denean.

    Mendia armadaren gatibo denean.

    Joxe Luix Agirretxe Mitxelena. Lezoarrontzat, hondarribiarrentzat eta sanjuandarrentzat Jaizkibel balio sinboliko handiko leku ia sakratua dela esatea ez da deus berririk eta harrigarririk esatea. Maite dugu, erraietaraino maite ere gure menditzat dugun espazio fisikoa. Gure herriak eta gure buruak mendiarekin bat eginda sentitzen ditugu, eta hura gabe ezin uler edo imajina genitzake. Jaizkibel herriarena da…

  • Zaborbor

    Elene Telletxea Yarzabal, Izaro Olaziregi Legorburu, Izaro Gurrutxaga Etxeberria, Laida Martinez de Arenaza Belaustegi. Hau al da zuen seme-alabei utzi nahi diezuen herria? Galdera sakona dela iruditzen zaigu, baina erantzuna kezkagarria izan daiteke. Izan ere, Lezoko organiko hondakin kopurua 637.870 kg dira, papera eta kartoia 404.783 kg, 237.420 kg plastikoa, eta, azkenik,   467 kg…

  • Pausoz pauso berdintasunerantz

    Maialen Pikabea Huete. Duela hilabete batzuk martxan jarritako korrika saioak fruitua ematen hasi dira. Lehenik San Silvestrea (3,5km), ondoren Lilatoian (5km), eta,  azkenik, 2022ko korrikan parte hartuko dugu. Astelehenero biltzen gara, Koldobike Gezala pilotalekuan, arratsaldeko 19:00etan. Otsailetik aurrera, gainera, bitan bildu gara, astelehen eta asteazkenetan. Ez zaigu axola euria, hotza edo beroa egiten duen, gu berdin…

  • Hilekoa erdigunean

    Maddi Etxebeste Ormazabal. Gaur egun ezinbestekoa beharko luke hilekoaren higienerako produktuak doan eskuratzea, eta, horrez gain, erabilera bakarreko konpresa eta tanpoiez aparteko higiene-modu alternatiboak ezagutaraztea.  Alde batetik, garrantzitsua da jakitea erabilera bakarreko konpresek eta tanpoiek kimikoak dituztela (lurrin desodoranteak, rayon, dioxinak, pestizida-hondakinak…) eta horiek bakterientzat esparru ezin hobea sortzen dutela hezetasunaren ondorioz. Bestalde, gehiago ezagutarazi…

  • Lezok Jaizkibel

    Joseba Etxegoien Errandonea. Nahi duzunari buruz idatz dezakezu artikulua, baina Lezo-Jaizkibel lasterketaren inguruan idatz zenezake, nahi izanez gero. Horrela hasita, bistan da baldintzapeko askatasunean sortutako artikulua izango dela hau. Lasai Nahikari, ez diot inori esango mezua zuk bidalia denik. Lasterketari begiratuta, urte hasierako asmoek zenbateko iraupena izaten duten aipa dezaket, Urteberri-egunean ziurtasun osoz izena emandako…