Hilekoa – Ola Ola

Sexualitatearen ikuspuntutik, emakumearen bizitza hiru etapa nagusitan banatzen da.

Menarkia emakumezkoek izaten duten lehen hilekoari esaten zaio. Haurtzarotik etapa emankorrera bost eta hamar urte bitarte igarotzen dira, eta menarkiak, trantsizio-aldaketa hori markatzen du sinbolikoki, nerabezaroa, hain zuzen. Aldaketa horri arreta bereziarekin lagundu behar zaio, oso garrantzitsua baita.

Bizi etapa aldaketak sinbolikoki markatzen dituzten beste gertaera batzuk erditzea eta menopausia dira.

Hilekoaren faseak…

1- Menstruazioa edo hilekoa

Zikloaren lehenengo egunean gertatzen da. Estrogenoaren (obulutegiek sortzen dituzten hormona sexualak) eta progesteronaren (sexu hormona femeninoa) mailak txikiak dira.

2- Aurre obulazioa

Zikloaren 13. egunera iritsi ohi da. Folikulu fasea esaten zaio, hilekoaren lehen egunetik obulaziora arteko denborari. Denbora tarte honetan, obulutegia obulu bat askatzeko prestatzen da, eta, orduan, estrogeno mailak gora egiten du.

3- Obulazioa

Zikloaren erdialdean ematen da, 14. egunean gutxi gorabehera. Obulua askatu egiten da obulutegian. Estrogeno-mailak puntu gorenera iristen dira hori gertatu baino lehen, eta behin obulutegian askatuta dagoela, gutxitu egiten dira.

4- Post obulazioa

Zikloaren erdialdetik amaiera arte gertatzen den faseari esaten zaio. Hau 14. egunetik 28. egunera bitarte izaten da. Fase honetan, gorputza haurdunaldirako prestatzen da. Progesterona sortzen da, eta horrek, ernalketa gertatu bada umetokia eta endometrioa egokitzen ditu enbrioia giro egoki batean haz dadin. Haurdunaldirik ez badago, progesteronaren sintesia amaitutzat ematen da, umetoki estaldura deskonposatu, eta datorren hilekoarekin askatzeko prestatzen da.


Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude