Etiketa: Iritzia

  • Zaindu maite duzun hori…

    Mireia Cuesta 2020 urte zaila izan denik ezin dugu uka, gogorra begiratzen dugun aldetik begiratuta. Hankaz gora jarri da gure bizimodua, normaltzat genituen gauzen erdiak egiterik bagenu sikiera, kontent ginakeela esango nuke urtebete pasa den honetan. Ingurura begiratu eta mugak eta debeku hitzak besterik ez ditut antzematen; besarkadarik ez, kontaktu fisikoa gutxitu, harreman soziala murriztu,…

  • Kontraesanetatik Kolektibora

    Nahikari Payo. Garrantzi handikoa da talde bateko kide sentitzea pertsonok garatzeko, ikasteko eta ahalduntzeko, are gehiago, bizitzako pauso edo amildegi handiena horren baitan gertatzen denean. Momentu edo une okerrenetan sentipen horrek emandako babesarekin, errealitatera bueltatu, eta aurre egin behar izan diogu bizitzari, subjektu zapaldu bakan izateak emandako armekin. Errealitatearen aurrean bakarrik sentitzen garenean, kontziente eta…

  • Lezoko baserriak, non?

    Itsaso Arruti. Duela pare bat egun Kale Nagusitik nindoala hamar-hamaika urteko haur batzuekin gurutzatu nintzen, eta halaxe esan zion batak besteari:  «aquí huele a caserío, puf que asco». Honakoa etorri zitzaidan gogora orduan: haur horrek jakingo al du zer den baserri bat? Zein diren baserriaren usainak? Jakingo al du non dauden Lezoko baserriak, eta zer…

  • Ofentsiba defendatu 

    Unai Tatiegi Olarra Gazte Asanblada gazteek antolatutako kolektibo mota bat da, eta autoantolakuntzaren bitartez gazte problematikak gainditzen saiatzen da. Zer diren ulertzeko ezinbestekoa da haien sorrerako xedeak aztertzea, 70eko hamarkadaren amaieran. Ukaezina da euskal gazteek paper determinantea jokatzen zutela Euskal Herri aske eta sozialista baten aldeko borrokan. Garai hartako tentsio politikoaren gordintasunak gazte sektore ugari…

  • Presoez

    Amets Sarasua Zinkunegi Pertsona ezezagun batzuei begira hazi ginen. Plazetan, tabernetan, txosnetan, karteletan… nonahi ikusi ohi genituen. Azkar ohartu ginen, baina, argazki horiek bazutela gainontzekoekiko berezitasun bat: oroigarri soil izatetik urrun, elkartasun adierazpena dira. Guztiok galdetu izan dugu ume baten inozentzia zintzoenarekin: «ama, aita, nor dira argazkietako pertsona horiek?».  Laster hasi ginen azalpen eske, gure…

  • Deus ez 

    Aitor Salaberria Oiartzabal «Lezo berriro euskaldun» oihukatu zuten orain dela hamarkada pasa orduko euskalgintzako eragileek. 60ko hamarkadak ekarritako erdalduntzeari iskin egin, eta determinazio osoz aldarrikatu zuten Lezon euskaraz biziko ginela. Ahalegin horiek ederki islatu ziren herriko kaleetan, harik eta % 40ko euskararen erabilera langa gainditu arte. Zoritxarrez, hausporik ezean, sugarra apaltzen ari da. Horixe erakutsi…