Kategoria: Besteak

  • Kontraesanetatik Kolektibora

    Nahikari Payo. Garrantzi handikoa da talde bateko kide sentitzea pertsonok garatzeko, ikasteko eta ahalduntzeko, are gehiago, bizitzako pauso edo amildegi handiena horren baitan gertatzen denean. Momentu edo une okerrenetan sentipen horrek emandako babesarekin, errealitatera bueltatu, eta aurre egin behar izan diogu bizitzari, subjektu zapaldu bakan izateak emandako armekin. Errealitatearen aurrean bakarrik sentitzen garenean, kontziente eta…

  • Lezoko baserriak, non?

    Itsaso Arruti. Duela pare bat egun Kale Nagusitik nindoala hamar-hamaika urteko haur batzuekin gurutzatu nintzen, eta halaxe esan zion batak besteari:  «aquí huele a caserío, puf que asco». Honakoa etorri zitzaidan gogora orduan: haur horrek jakingo al du zer den baserri bat? Zein diren baserriaren usainak? Jakingo al du non dauden Lezoko baserriak, eta zer…

  • Sormena 2

    Sormena 2

    Goiko plaza, 2019ko irailak 16. Santakrutzetako ganadu feria. Aurrez aurre Joxe Garmendia, Urdalamarta baserrikoa, alboan etxeko behi suitzarrak dituela. 

  • Fakirraren Ahotsa

    Ainhoa Salaberria. Eleberri honek pertsonaia bilakaturiko pertsonaren bizitza du ardatz. Euskal Herrian ezaguna zaigun Imanol Larzabal abeslariaren bizitza eta, harekin batera, euskal gatazka bost zatitan kontatzen ditu Harkaitz Canok: protagonista gazte militantetik zahar deserriratura. Horiek guztiak Imanol Lurgain pertsonaian ezin hobeto haragituak. Horrek irakurleari Lurgain eta Larzabal bereiztea zailduko dio sarri. Izan ere, fikzioaren eta…

  • JAIO, BERRI TXARRAK, HIL

    Ander Mariezkurrena Saizar. Azkeneko aldiz OIHU egin genuen Nafarroa Arenan azaroaren 23an, edo hori esan ziguten. HARIA ez baita hain erraz etengo; haien abestien erritmo, letra eta akordeek gurean jarraituko dutelako gu BIZIRAUN garen bitartean behintzat. Musika herri baten ohituraren, pentsamenduaren, hizkuntzaren… beste modu batera esanda, IZENA, IZANA ETA EZINAren aldarri nagusietako bat bilakatu baita…

  • Gogoa higan nuela

    Maddi Galdos. Arratsero urreztatzen zen ibaiaren ertzetatik ibiltzen nindunan orduan. Udazken nabarra zen. Ilun goiztiarra heldu aurretik, gaua abaildu baino lehen, zeru kolore gorrixkek errainuz tindatzen zuten uraren joana, odol tantak bailiran. Jertse potolo-potoloa jantzita, katigatutako zamaren batek eragindako urrats traketsez bezala, herrestan zihoan ibaiaren hegietan. Itsasoratzeko esperantzarik gabe, eta laborria ito nahian, zigarro bat…

  • Ofentsiba defendatu 

    Unai Tatiegi Olarra Gazte Asanblada gazteek antolatutako kolektibo mota bat da, eta autoantolakuntzaren bitartez gazte problematikak gainditzen saiatzen da. Zer diren ulertzeko ezinbestekoa da haien sorrerako xedeak aztertzea, 70eko hamarkadaren amaieran. Ukaezina da euskal gazteek paper determinantea jokatzen zutela Euskal Herri aske eta sozialista baten aldeko borrokan. Garai hartako tentsio politikoaren gordintasunak gazte sektore ugari…

  • Presoez

    Amets Sarasua Zinkunegi Pertsona ezezagun batzuei begira hazi ginen. Plazetan, tabernetan, txosnetan, karteletan… nonahi ikusi ohi genituen. Azkar ohartu ginen, baina, argazki horiek bazutela gainontzekoekiko berezitasun bat: oroigarri soil izatetik urrun, elkartasun adierazpena dira. Guztiok galdetu izan dugu ume baten inozentzia zintzoenarekin: «ama, aita, nor dira argazkietako pertsona horiek?».  Laster hasi ginen azalpen eske, gure…

  • Deus ez 

    Aitor Salaberria Oiartzabal «Lezo berriro euskaldun» oihukatu zuten orain dela hamarkada pasa orduko euskalgintzako eragileek. 60ko hamarkadak ekarritako erdalduntzeari iskin egin, eta determinazio osoz aldarrikatu zuten Lezon euskaraz biziko ginela. Ahalegin horiek ederki islatu ziren herriko kaleetan, harik eta % 40ko euskararen erabilera langa gainditu arte. Zoritxarrez, hausporik ezean, sugarra apaltzen ari da. Horixe erakutsi…

  • Editoriala 2

    Polita zen Lezoko hizkera, arrunt polita. Herriguneko aieketan aritzen ziren lezoarrak euskaraz, baina baita Gaintxurizketa auzoko, Herriondo bailarako edo Olamarta inguruko aieka haietan ere. Baserritarrak eta kalekumeak, hizkera bera ahotan gutti goitibeheiti. Zeorriren bigarren zenbakiaren aurkezpena egiteko bikote aproposa, dudarik gabe, bi munduak izan baititugu aldizkari honen kier.  Hala ere, heldulekuez hizketan hasita, goi-nafarrera kutsuko…