Etiketa: Editoriala

  • Zorroztarria – Editoriala (11)

    Zorroztarriaren ideia ona nuen txikitan. Segapotoan gordeta, hura noiz erabiliko zain izaten nintzen. Kamustutako sega atzera belarra ebakitzen ikustea, magiaren parekoa zen. Belar metak ere badira oroitzapen horietan, baita tankera ugaritako animaliak ere. Ipurtargiek udararen etorrera iragartzen zuten, eta San Juanetan ikusten genituen triku kumeak, zelaian eroso bizitzen inolako eragozpen edo mehatxurik gabe. Ziraunak sigi-saga…

  • Editoriala (10)

    Argi izpiek azala laztantzean sumatu duzu berotasuna. Zabal-zabal egin zara, atseginak sukartuta, ahalik eta izpi gehien harrapatzeko. Haizeak norabait eramango zituen lainoak, edo orain arte ez diozu oskarbiari ere erreparatu. Auskalo. Egun osoan bestelako kontu hutsalek izan dute zure gogoa lanpetuta. Etengabe zalapartatu zaitu zaratak: bateko oihuek eta besteko isiluneek. Tarte batez zure baitakoari utzi…

  • Editoriala (9)

    Hiru lasterketa bizkor. Oinetakoetako lokarriekin trabatu, eta lurrera erori zara. Argi zegoen hala gertatuko zela. Aurpegia belztua duzu zeharo, urradurak nonahi, zangoetan adina besoetan. Lurra heze dago, eta eskuetan lur mutzo txiki bat gogotik estutu duzu. Amorrua izango da. Arnasestua lasaitu, eta gibelera begiratzeko tartea hartu duzu azkenean. Korrika eman dituzu azken minutuak. Korrika, zoroen…

  • Editoriala (8)

    Instanteen konkatenazio ulertzen dute argazkilariek bizitza. Kosta egiten zaie mugimenduari erreparatzea, eta une berezi eta bakarren ehizan igarotzen dute denbora. Berdin aritzen gara gutariko asko. Hala arituko zinen zu ere. Gaur arte. Ahanzturaren bazka izan da, baina udako lehen sargoriekin batera heldu zen lehen lasaitasun zipriztina. Azala bero izaki, labaindu ahala sentitu zenuen haren arrastoa…

  • Editoriala 6

    Momentu jakin batean, erabat eten zen baserritarren eta kaletarren arteko lotura. Ordura arte harreman estuz osatutako bikotean, nork bere bideari ekin zion. Ez ziren gehiago edango Lezoko esneak, ezta jango ere bertako babarrunak, letxugak edo piperrak. Progreso deitu zioten munduko beste bazterretan ekoiztutakoa hegazkinez ekartzeari, etxe alboko produktuak ordezkatzeko.  Eragin ditu dagoeneko jokabide horrek ingurumen…

  • Editoriala 2

    Polita zen Lezoko hizkera, arrunt polita. Herriguneko aieketan aritzen ziren lezoarrak euskaraz, baina baita Gaintxurizketa auzoko, Herriondo bailarako edo Olamarta inguruko aieka haietan ere. Baserritarrak eta kalekumeak, hizkera bera ahotan gutti goitibeheiti. Zeorriren bigarren zenbakiaren aurkezpena egiteko bikote aproposa, dudarik gabe, bi munduak izan baititugu aldizkari honen kier.  Hala ere, heldulekuez hizketan hasita, goi-nafarrera kutsuko…

  • Editoriala 1

    Agertokia ez da deus aldatu. Sei mila biztanle inguruko herri kozkor bat, Pasaiako badiaren ertzean, eta jende multzo bat prest bertan erosteko, jolasteko, lan egiteko, langabe izateko, haserretzeko, manifestatzeko, zahartzeko eta beste hainbat kontutarako. Askok Lezo lo egiteko besterik ez du erabiltzen, baina besteontzat ezinbestekoak dira herriko zerbitzu eskaintza, Gezalako kultur programazioa, kiroldegiko frontoi estalia,…