Etiketa: Ainhoara

  • Ainhoara – Antonio Pildain Zapiain

    Ezer baino lehen, eskerrak eman nahi dizkiegu Lander Zurutuza Lezoko liburuzainari eta Joxe Juan Ugalde kazetariari, haiek lagundu baitigute Antonio Pildainen biografian arakatzen. Antonio Pildain Zapiain 1890eko urtarrilaren 17an jaio zen Lezon. Aita itsas-pilotua eta ama irakaslea zituen.  Erroman Teologia doktoretza egin zuen. Bertan apaiztu, eta Gasteizko apaiztegian izan zen irakasle. Bost katedra eskuratu zituen.…

  • Ainhoara – Xanti Zabalak 7. Korrikari jarriak

    Erokeria ederrik munduan bada, hori Korrika da. 22. edizioa Euskal Herriko bazterrak nahasten ariko den garai bertsuan beteko dira hamar udaberri Xanti Zabala Lexo zendu zenetik. Garai ederra bertso hauek Lezoko Portua webgunetik paperera ekartzeko. Datozen hitzak, beraz, Joxe Luix Agirretxe Mitxelenari ebatsi dizkiot. Ondoko bertso hauek Xanti Zabala Lexok bota zituen 7. Korrikaren herriko…

  • XX. mende hasierako Lezoko eskola

    XX. mende hasierako Lezoko eskola

    Ezer baino lehen, eskerrak eman nahi dizkiot Agustina Pontesta Garmendiari, Lezoko ikastolaren sustraiak liburua erditzeagatik. Finean, aipatu liburutik hartutako informazio apurra besterik ez duzue hemen. Hitzak ostu dizkiot, XX. mende hasierako Lezoko eskolaren berri izan dezazuen. Gehiengoa analfabetoa zen, eta arazoa konpontzeko mutikoak eskolatzen zituzten lehendabizi, geroxeago neskak, eta, azkenik, helduak. Mende hasierako eskola Moyano…

  • Heriori ebatsitako poemak, Joxe Luix Agirretxe Mitxelena.

    Lezon sortu zen 1969an, eta Euskal Filologian lizentziatu Deustuko Unibertsitatean. Oroitzene AEK euskaltegiaren sortzaileetakoa izan zen, bertako Orratx! kultur elkartearen eta Orratx! aldizkariaren sortzaile, baita Oarso Telebistarena ere. Oarsoaldeko Hitzaren sorreran parte hartu zuen, era berean. 2021eko urtarrilean Maiatz argitaletxeak argitara ateratako Heriori ebatsitako poemak du haren lehen olerki liburua, Lander Zurutuza liburuzainaren marrazkiez osatua.…

  • Artea eta artistak – Ainhoara

    Orratx! zuen izena Lezoko kultur elkarte batek. Izen bereko aldizkari bat argitaratu zuen 1996tik 2003ra bitartean. Guztira, hirurogeita lau zenbaki eta lau ale berezi. Euskara bultzatzeko sortutako elkarte horrek, gainera, argazkilaritza eta antzerkigintza ere landu izan ditu. Behinola, 2003an, Lexok lehen bertsoan aitortzen duenez, bertso batzuk eskatu zizkioten Orratx!-etik herriko artea eta artistak aipa zitzan.…

  • Mikele Ibarra Mutuberria – Ainhoara

    Mikele Ibarra Mutuberria (Zubieta, 1907-12-19 / Lezo, 1994-06-19) aurreko mende hasieran Zubietan sortu bazen ere, oso gazte etorri zen Errenteriara zerbitzari. Bertan Juan Mendizabal Lasa pilotaria tolosarra ezagutu zuen, gudari izandakoa gerra garaian. Gizonak lezoarrekin harreman estua zuen, eta, beraz, ezkontza-agiriaren arabera, Lezora ezkondu ziren 1942an. Bikotea San Pedro auzoan bizi izan zen, arkupetik sartu…