Kulturbistak – Lezo’ko baserriak oroitu ditzala herriak

Aita, Javier Salaverria Salaverria, Lezokoa genuen, eta jakina da zenbat maite zuen bere herria. 1971n Lezoko baserri gehienei argazkiak atera zizkien, eta album bat sortu. Guk album zahar hori etxean bueltaka ezagutu dugu. eta aitarekin hainbatetan irudikatu genuen, moduren batean edo bestean, egindako lan horrek herrira itzuli beharko lukeela.

Amak, Marisak, aitaren «altxor» guztiak txukun gordeta mantentzen ditu, eta horien artean agertu dira garai hartako argazkien negatibo guztiak. Horiek banaka digitalizatu, txukundu eta identifikatu ondoren, orain, argazki haiek 50 urte betetzerakoan, liburu forma eman eta herriaren esku utzi nahi izan dugu, mimoz eta maitasunez editatutako materiala bere sorlekuraino itzul dadin, eta zirkulua osa dezan.

1545 argitaletxea Eneko eta Xabi Salaberriak kudeatzen dugu, Javierren semeok, eta hori baliatuta, eta Lezoko Udalaren babesari esker, eraman ahal izan da proiektu hau aurrera.

Gogora ditzala herriak!


Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude