Kulturbistak – Irati

Urtzi Labordeta.

Juan Luis Landa lezoarraren eta Joxean Muñozen «IRATI» komikian oinarrituta dago Paul Urkijoren pelikula. Euskara ardatz izango duen film honetan Eneko Sagardoy, Itziar Ituño eta Ramon Agirre ikusiko ditugu, azaroaren 18tik aurrera zinemetan.

VIII. mendean gertatutakoak kontatzen ditu, eta, orduan, Carlomagnoren armada Pirineoak zeharkatzen ari da. Bailarako liderrak mitologiako jainkosa bati etsaia garaitzeko laguntza eskatuko dio, haren bizitzaren truke, odol itun baten bitartez. Liderraren semea da Eneko, eta garai berrietan herria gidatuko duela hitz ematen du.

Urte batzuetara, Enekok, aitak emandako hitza betez, Carlomagnoren altxorraren bila ekiten du, bide batez bertan lurperatuta dagoen aitaren gorpua berreskuratzeko asmoz. Bere kristatutasunaz gaindi, Iratiren laguntza beharko du, inguruko paganoa, misioa betetzeko.

Bi gazteak baso bitxi eta deseroso batean sartuko dira, non «izena duen guztia bada».


Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude