Etiketa: Xalala

  • Xalala – Ezkurrak Uzkur

    Pazienteak ezintasuna du sexu bidez ugaltzeko. Itxuraz, ongi dago, baina zerbaitek huts egiten du. Eritasunen bat? Adin batera iristerakoan, xarma berezia du nork bere antzekoak mundura ekartzeak, bizi zikloaren parte da. Zeregin ekidin ezina bihurtzen da askorentzat, eta jokoan ez sartzeko borondatea dutenek ere zeharka begiratzen dute besteen ugal arrakasta. Etsita dago pazientea, eta arazoaren…

  • Xalala – Plastikozko bizitza

    Itsaso zakarrak behin eta berriz jotzen du Jaizkibelgo bazterra. Aparra joan eta aparra etorri, ezkutuan gordetzen ditu marearteko sekretuak, begirada maltzurretatik libre. Bizkaiko Golkoan nekez ikus daitezke tamainako labarrak edo itsasertzeko arroka multzo basatiak, eta izango da bizileku horretako bitxikerien mireslerik, tarteka urperatzen hura ere.   Eskualdeko adinekoenek ziur jakingo dutela nola aritzen ziren garai batean…

  • Kakalardoak – Xalala

    Tarteka naturak argitara ateratzen du ezkutuko zenbait bitxikeria. Adi-adi ibiltzea baizik ez da izaten beharrezko aldi horietan, eta Lezon azkenaldian altxorren bat edo beste ikusteko aukera izan dugu, irudiko kakalardoa, esaterako. Jaizkibelen magaletako baratzeetara joan zen bisitan, eta hartaz bizkor jabetu ziren nekazariak. Ikusi eta Zeorri!-ri albistea pasatzea, dena izan zen bat.    Aurkezpen ofizialekin hasita,…

  • Enarak – Xalala

    Biodibertsitateaz aritzean bizileku aberatsak etortzen zaizkigu gogora, inguruko paisaiaren osagaiak. Horien artean batzuk ekosistema naturalak dira (ameztiak, hariztiak, pagadiak…), eta beste zenbait erdinaturalak (zelaiak, txillardiak, otadiak…). Bigarren kasuan, nolabait gizakiaren eragina dago horien atzean. Izan ere, abeltzaintzarik gabe, edo egurrik moztu gabe, Lezoko bazter gehienak amezti eta harizti izango lirateke.  Dena den, sailkapen horretan herriguneak…

  • Xalala (6)

    Haren magala dugu bizileku. Hurrera begiratu, eta tolesdurak, haran bihurriak eta ibar nimiñoak ditu itsasoan urtzen. Jaizkibel. Gibeleko aldi guztietan bezala, baina aitzinetik sekula erreparatu gabeko eran. Zer du kontatzeko hareazko menditzarrak? Iraganean du sorrera. Txoriek hortzak zituzten artean, eta Iberiar penintsula uharte sorta bat zen. Europaren eta irlen artean, berriz, itsasoa. Ez pentsa oso…