Aitor.
Iruñeko hirukotearen proposamena beste upel bateko sagardoa da. Iñigo Soria aritzen da baterian, Jon Salinas baxuan eta Martin Ziriza, berriz, gitarran. Betiko punk eta rock doinuak pop ikutu leunarekin estali, eta abesti zinez dantzagarriak sortu dituzte. Garaipen kutrea maketa argitaratu zuten lehenik, eta Hiruzpalau amets larri EPa ondoren. Bertako Goizean oskorri bolo-bolo ibili da udan, eta Euskal Herriko eszena astintzeko gai izan da. Garai bateko Hertzainak eta Itoiz dakarte gogora iruindarrek, lehenengoen gitarra melodia bihurriak eta bigarrenen abestea eutsi ezineko koroak. Gainera, abestiek hausnarketa egiteko gonbidapenak dituzte gordeta. Orain zuzeneko aldarrikapenek, orain zeharkakoek, ederki islatzen dute iruñerriko gazte langileen errealitatea. Belaunaldi berrien haizeek jarrai dezatela eragiten hirukotearen errota.
Utzi erantzuna