En Tol Sarmiento – Kulturbistak

Maddi Artola.

Euskal musika talde arrakastatsua da En Tol Sarmiento. Talde honetako kideak 2005. urtetik ari dira Euskal Herri osoan zehar haien musika zabaltzen. Ska musika egiten dute, eta txukun aritzen dira gainera. 

Arabar Errioxakoak izanik euskaraz kantatzeko hautua egin zuen taldeak, eta horrek Euskal Herriko eszenatoki handienetan jotzeko aukera eman die (ikastoletako jaiak, Kursaala…). Nerabe eta gazte ugarik du gustuko talde hau, eta izugarrizko giroa sortzen da kontzertuetan. 

Ulertzen dut pertsona batzuk ez dutela En Tol Sarmientoren musika gustuko edo ez dutela entzuteko ohiturarik, baina, beraien abestiak horren dantzagarriak izanda, edozein alaitzeko gaitasuna du talde honek. 

Iñigo Etxezarreta abeslariaren gidaritzapean, musika talde dotorea osatzen dute metalak, kitarra, baxua eta bateriaz lagunduta. 

Konfinamentu garaian ateratako kantuak, «Zurekin batera», arrakasta handia lortu du. Alaitasuna eta bizitzarako jarrera baikorra transmititzen dute haien abestien bidez. 

Gaur egungo neurri eta arauek beraien kontzertuetan dantzatzeko aukerarik ematen ez badute ere, itxaropena badut laster izango garela talde honen kontzerturen batean gorputzak astintzen.


Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude