Lezoko Toponimia – Kulturbistak

Kafe bat alboan duzula, eseri lasai, patxadaz, eta Lezoko Toponimia izeneko liburua hartu esku artean, «Lezoko historiari eta hizkuntzari buruz egin den ikerketa lanik sakonena», Patri Urkizu idazle lezoarraren hitzetan; horra gomendioa! Zeren eta, herri hau maitatzeaz gain, jakinmin apur bat baldin baduzu, bertako ia bostehun orrialdeetan ez duzu urre alerik aurkituko, baina bai jakinduria handi bat eskuratuko: Lezoko leku, etxe, baserri, erreka, zubi, iturri, gotorleku eta abarren izenak, kokapenak… Eta, horien osagarri, milaka aipamen historiko, edo orain dela ehun bat urte jaiotako herritarren azalpen argigarriak. Zer dakigu lezoarrok, esate baterako, Sorginzulo lekuaz? Lezoandia etxeaz? Gaintxurizketa baserriaz? Bizkaia auzoaz? Kostaburuko errekaz? Edo Aingeruko zubiaz? Horien eta askoz gehiagoren berri izango duzu bertan murgilduz gero. (497 or. / 20 euro)


Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude