Etiketa: Kulturbistak

  • Kulturbistak – Lezo’ko baserriak oroitu ditzala herriak

    Aita, Javier Salaverria Salaverria, Lezokoa genuen, eta jakina da zenbat maite zuen bere herria. 1971n Lezoko baserri gehienei argazkiak atera zizkien, eta album bat sortu. Guk album zahar hori etxean bueltaka ezagutu dugu. eta aitarekin hainbatetan irudikatu genuen, moduren batean edo bestean, egindako lan horrek herrira itzuli beharko lukeela. Amak, Marisak, aitaren «altxor» guztiak txukun…

  • Kulturbistak – Irati

    Urtzi Labordeta. Juan Luis Landa lezoarraren eta Joxean Muñozen «IRATI» komikian oinarrituta dago Paul Urkijoren pelikula. Euskara ardatz izango duen film honetan Eneko Sagardoy, Itziar Ituño eta Ramon Agirre ikusiko ditugu, azaroaren 18tik aurrera zinemetan. VIII. mendean gertatutakoak kontatzen ditu, eta, orduan, Carlomagnoren armada Pirineoak zeharkatzen ari da. Bailarako liderrak mitologiako jainkosa bati etsaia garaitzeko…

  • Kulturbistak – Doce C

    Aitor Salaberria. Biba zuek telebista saioan eman zuten haien burua ezagutzera, eta ordutik hainbat zuzenekotan sekulako indarra erakutsi du DoceC hirukoteak. Rap doinuekin ari dira pixkanaka-pixkanaka euskal eszena konkistatzen, eta horretarako bidelagun dute  abeslarien ahots tinbreen konbinazio berezia. Izan ere, banaka baino, batera abestean sortzen dute nortasun handiko zera hori.  Filosofiari erreferentziak konstateak dira haien…

  • Lezoko Toponimia – Kulturbistak

    Kafe bat alboan duzula, eseri lasai, patxadaz, eta Lezoko Toponimia izeneko liburua hartu esku artean, «Lezoko historiari eta hizkuntzari buruz egin den ikerketa lanik sakonena», Patri Urkizu idazle lezoarraren hitzetan; horra gomendioa! Zeren eta, herri hau maitatzeaz gain, jakinmin apur bat baldin baduzu, bertako ia bostehun orrialdeetan ez duzu urre alerik aurkituko, baina bai jakinduria…

  • En Tol Sarmiento – Kulturbistak

    Maddi Artola. Euskal musika talde arrakastatsua da En Tol Sarmiento. Talde honetako kideak 2005. urtetik ari dira Euskal Herri osoan zehar haien musika zabaltzen. Ska musika egiten dute, eta txukun aritzen dira gainera.  Arabar Errioxakoak izanik euskaraz kantatzeko hautua egin zuen taldeak, eta horrek Euskal Herriko eszenatoki handienetan jotzeko aukera eman die (ikastoletako jaiak, Kursaala…).…

  • Tatxers – Kulturbistak

    Aitor. Iruñeko hirukotearen proposamena beste upel bateko sagardoa da. Iñigo Soria aritzen da baterian, Jon Salinas baxuan eta Martin Ziriza, berriz, gitarran. Betiko punk eta rock doinuak pop ikutu leunarekin estali, eta abesti zinez dantzagarriak sortu dituzte. Garaipen kutrea maketa argitaratu zuten lehenik, eta Hiruzpalau amets larri EPa ondoren. Bertako Goizean oskorri bolo-bolo ibili da…

  • Ebasleentzako Poemak

    Ebasleentzako Poemak

    Joxe Luix Agirretxe Mitxelena. Ilunak dira, beltzak esango du inork, Heriori ebatsitako poemak liburuko aleak. Dena Heriorena da, ezereza. Bizitza salbuespena dela kontziente izan behar dugu, are gehiago baloratzeko besterik ez bada. Salbuespen izateak, betierekotasunean argi une bat izateak, miragarri bihurtzen ditu bizitza eta izaki bizidun guztiak. Egiten dugun oro; irribarre bakoitza, maitasun ekintza, momentu…

  • Kaxa Hutsak

    Kaxa Hutsak

    Aitzol Saizar Viaña. Kaxa hutsak euskal iheslarien esperientziak ezagutzeko eta kontatzeko jaiotako dokumental bat da; 2012an hasi, eta zenbait herrialde eta kontinenteetan oraindik ere deserrian bizi den jendearen esperientziak biltzen dituen ikus-entzunezko proiektua. Proiektuaren oinarria webgunea da, eta bertan bideoak bi modutan ikus daitezke. Batetik, «Geolokalizazioa eta iheslarien testigantzak» izeneko atala dago, eta bertan deserrian…

  • Lezokeitan

    Lezokeitan

    Familian eta lagunartean euskaraz jolasteko eta gozatzeko karta-jolasa sortu dugu Lezo Herri Eskolako Euskara Talaiako partaideok (ikasle, irakasle eta guraso) Udalarekin elkarlanean. Leire Aranburu lezoarraren ilustrazioetan Lezoko pertsonaia kuttunak topatuko dituzue: Zabarre, Trapujale, Marinazkane, Zirikuak, erraldoiak eta buruhandiak, Korri, Xalto eta Brinko pailazoak eta beste.  Memoria eta estrategia karta-jolas dibertigarri honetan aritzeko bi modu aipatzen…

  • Fakirraren Ahotsa

    Ainhoa Salaberria. Eleberri honek pertsonaia bilakaturiko pertsonaren bizitza du ardatz. Euskal Herrian ezaguna zaigun Imanol Larzabal abeslariaren bizitza eta, harekin batera, euskal gatazka bost zatitan kontatzen ditu Harkaitz Canok: protagonista gazte militantetik zahar deserriratura. Horiek guztiak Imanol Lurgain pertsonaian ezin hobeto haragituak. Horrek irakurleari Lurgain eta Larzabal bereiztea zailduko dio sarri. Izan ere, fikzioaren eta…