Etiketa: Elkarrizketa
-
Elkarrizketa – «Handitasunak ez dit erosotasunik eskaintzen, anonimotasunak bai» – Pau Goienetxea Urkizu
Donibanen sortu zen Pau Goienetxea Urkizu, 2003an, eta Lezora etorri bizitzera 14 urterekin. Egun itzulpegintza eta interpretazioa ikasten ari da, frantsesa eta ingelerarekin (Universidad Complutense de Madrid). Gizarteko arau ugari puskatu, eta genero kateetatik aske bizitzeko egindako hautuagatik egin diogu elkarrizketa. Ez bitar eta gay definitzen du bere burua sailkatzeko eskakizunei hitz gutxitan erantzuteko, ezin…
-
Hezkuntzako talaiatik euskalgintzari begira – Elkarrizketa
Arratsalde goibel batek elkartu ditu, hezkuntza jorratzeko, herriko bi ikastetxetako bi zuzendariak. Alde batetik, Olatz Aldabe Iza, Lezo Herri Eskolako zuzendaria, eta, bestetik, Edurne Urkiola Saldias Pasaia-Lezo Lizeoko zuzendaria. Auzolana, euskara, balioak, ikasleei harrerak, komunitatea… Erronka ugari ditu hezkuntza komunitateak. Horien inguruko ikuspegi partekatuak jarriko ditu elkarlanerako oinarriak. Olatz Aldabe Iza: Zuzendaritzara baino lehen, Lezo…
-
Nekazariak gara, baratzazainak
Nekane Tomasena Elorza eta Josetxo Lucas Arza «Lurraren Orena» taldeko kideak dira. Ekologikoki ekoizten dute, baina, zehazki, agroekologiaren filosofiaren baitan aritzen dira lanean. Agroekologia bukatzen ez den prozesu bat da, amalurrarekiko galdutako kontaktua berreskuratzearekin lotutakoa. Horregatik, lurraren ziklo naturalak errespetatzen ahalegintzen dira, baita gizartea eta kontsumitzaileak kontuan hartzen ere. N.T.E: Nekazariak gara, zehatzago esanda, baratzezainak.…