Egilea: admin

  • Pausoz pauso berdintasunerantz

    Maialen Pikabea Huete. Duela hilabete batzuk martxan jarritako korrika saioak fruitua ematen hasi dira. Lehenik San Silvestrea (3,5km), ondoren Lilatoian (5km), eta,  azkenik, 2022ko korrikan parte hartuko dugu. Astelehenero biltzen gara, Koldobike Gezala pilotalekuan, arratsaldeko 19:00etan. Otsailetik aurrera, gainera, bitan bildu gara, astelehen eta asteazkenetan. Ez zaigu axola euria, hotza edo beroa egiten duen, gu berdin…

  • Hilekoa erdigunean

    Maddi Etxebeste Ormazabal. Gaur egun ezinbestekoa beharko luke hilekoaren higienerako produktuak doan eskuratzea, eta, horrez gain, erabilera bakarreko konpresa eta tanpoiez aparteko higiene-modu alternatiboak ezagutaraztea.  Alde batetik, garrantzitsua da jakitea erabilera bakarreko konpresek eta tanpoiek kimikoak dituztela (lurrin desodoranteak, rayon, dioxinak, pestizida-hondakinak…) eta horiek bakterientzat esparru ezin hobea sortzen dutela hezetasunaren ondorioz. Bestalde, gehiago ezagutarazi…

  • Lezok Jaizkibel

    Joseba Etxegoien Errandonea. Nahi duzunari buruz idatz dezakezu artikulua, baina Lezo-Jaizkibel lasterketaren inguruan idatz zenezake, nahi izanez gero. Horrela hasita, bistan da baldintzapeko askatasunean sortutako artikulua izango dela hau. Lasai Nahikari, ez diot inori esango mezua zuk bidalia denik. Lasterketari begiratuta, urte hasierako asmoek zenbateko iraupena izaten duten aipa dezaket, Urteberri-egunean ziurtasun osoz izena emandako…

  • Editoriala (10)

    Argi izpiek azala laztantzean sumatu duzu berotasuna. Zabal-zabal egin zara, atseginak sukartuta, ahalik eta izpi gehien harrapatzeko. Haizeak norabait eramango zituen lainoak, edo orain arte ez diozu oskarbiari ere erreparatu. Auskalo. Egun osoan bestelako kontu hutsalek izan dute zure gogoa lanpetuta. Etengabe zalapartatu zaitu zaratak: bateko oihuek eta besteko isiluneek. Tarte batez zure baitakoari utzi…

  • Hezkuntzako talaiatik euskalgintzari begira – Elkarrizketa

    Arratsalde goibel batek elkartu ditu, hezkuntza jorratzeko, herriko bi ikastetxetako bi zuzendariak. Alde batetik, Olatz Aldabe Iza, Lezo Herri Eskolako zuzendaria, eta, bestetik, Edurne Urkiola Saldias Pasaia-Lezo Lizeoko zuzendaria. Auzolana, euskara, balioak, ikasleei harrerak, komunitatea… Erronka ugari ditu hezkuntza komunitateak. Horien inguruko ikuspegi partekatuak jarriko ditu elkarlanerako oinarriak. Olatz Aldabe Iza: Zuzendaritzara baino lehen, Lezo…

  • XX. mende hasierako Lezoko eskola

    XX. mende hasierako Lezoko eskola

    Ezer baino lehen, eskerrak eman nahi dizkiot Agustina Pontesta Garmendiari, Lezoko ikastolaren sustraiak liburua erditzeagatik. Finean, aipatu liburutik hartutako informazio apurra besterik ez duzue hemen. Hitzak ostu dizkiot, XX. mende hasierako Lezoko eskolaren berri izan dezazuen. Gehiengoa analfabetoa zen, eta arazoa konpontzeko mutikoak eskolatzen zituzten lehendabizi, geroxeago neskak, eta, azkenik, helduak. Mende hasierako eskola Moyano…

  • Kirolaren erabileraren arriskuak eta onurak hezkuntza ez formalean

    Sara Dorronsoro Alegria. Egun, herritar oro da kirolean aditua. Kirola hezkuntzarako, kirola aisialdirako, kirola entretenitzeko, kirola sasoian mantentzeko, kirola famatu bilakatzeko, kirola munduko kirolari onena bilakatzeko… Aise hitz egin ohi dugu kirola egiteaz, nola egin eta berau gomendatzeaz, sarri, kontzeptu, esanahi eta bestelakoak nahasiz. Kirola praktikatzearen onurak eta arriskuak ezagutzen ditugula uste dugu, baina ez…

  • Lezoko hezkuntza, eskolaz haratago?

    Lezoko hezkuntza, eskolaz haratago?

    Aitzol Saizar Viaña. Hezkuntza Motak Hiztegiaren arabera, hezkuntza bi norabidetako gizarte-prozesua da, eta ezagutzak, baloreak, ohiturak, pertsonen sozializazioa eta jokatzeko moduak transmititzen ditu. Hainbat agentek hartzen du parte, eta hiru mota bereizten dira: hezkuntza formala, ez-formala eta informala. Baina, zer da bakoitza? Definizioz, hezkuntza formala hezkuntza edo prestakuntza zentro batek eskaini ohi duen ikaskuntza da,…

  • Ba al dago besterik?

    Xabi Pikabea Lertxundi. Imagina al dezakezu programa, gradu, klase, azterketa, nota, konparazio eta lehiakortasunik gabeko heziketarik? Bai zera! Hori desastrea! Haur horiek, gero, nola moldatuko edo egokituko dira hezkuntza sisteman eta egungo gizarte ereduan? Ez dira prest egongo. Jakitunek erabaki zuten aspaldi egungo heziketa ofizialean bete beharreko curriculuma, burua ezagupenez gainezkatu arren. Ba, bai. Ahal…

  • D-tik mundura

    Irati Aranburu Salaberria. Herri Eskolan hirugarren promoziokoa. Gu baino bi urte zaharragoak ziren lagunek ekin zioten, guraso  eta irakasle konprometituei esker, Lezon euskara hutsean eskolatzeari. Gu, Juani andereñoarekin. A zer nolako kuadrila jatorra! Gehienak euskaldunak; gutxi batzuk etxean gaztelania besterik ez zutenak; baten bat haur eskolan euskaldundutakoa. Bai, agian ahaztua dugu, baina «bazen behin» edo…