Kulturbistak – Doce C

Aitor Salaberria.

Biba zuek telebista saioan eman zuten haien burua ezagutzera, eta ordutik hainbat zuzenekotan sekulako indarra erakutsi du DoceC hirukoteak. Rap doinuekin ari dira pixkanaka-pixkanaka euskal eszena konkistatzen, eta horretarako bidelagun dute  abeslarien ahots tinbreen konbinazio berezia. Izan ere, banaka baino, batera abestean sortzen dute nortasun handiko zera hori. 

Filosofiari erreferentziak konstateak dira haien abestietan, Golgotara begira abestiak esplizituki dioen bezala. Beste zenbaitetan, berriz, zeharka gonbidatzen gaituzte hitzek gogoetara, Eskua sutan piezan bezalaxe: «Lagun asko zeuzkan baina zeinengatik jarriko luke eskua sutan, larrutan egin dun zenbat maite izan ditu? ta maitatutako zenbatekin egin du larrutan?».

Belaunaldi gazteen arazo eta gogoetak, gainera, itsasoari eta kostaldeko biziari erreferentziaz lagunduta datoz. Iruditeria hori bideoklipetan ere islatzen da, eta Bilboko itsasadarra dute maiz protagonista. Udara oparoa badute, ziur hirukotea egurra ematen ikusteko parada izango duzuela. 


Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude