Ander Mariezkurrena Saizar.
Azkeneko aldiz OIHU egin genuen Nafarroa Arenan azaroaren 23an, edo hori esan ziguten.
HARIA ez baita hain erraz etengo; haien abestien erritmo, letra eta akordeek gurean
jarraituko dutelako gu BIZIRAUN garen bitartean behintzat.
Musika herri baten ohituraren, pentsamenduaren, hizkuntzaren… beste modu batera esanda,
IZENA, IZANA ETA EZINAren aldarri nagusietako bat bilakatu baita mundu osoan zehar.
Egindako akatsetatik IKASTEN, LIBRE sentituta, STEREO formatuan.
DENAK EZ DU BALIO, baina gaztetxo, gazte eta ez hain gazte askok argi dugu zeinen
garrantzitsua izan den talde honen ekarpena gure hizkuntzan eta kulturan.
BEUDE zuen kantu eta kontzertu guztiak, egindako lanak KATEDRAL BAT baino gehiago
merezi du eta.
IKUSI ARTE (?)
Utzi erantzuna